Datorren ekintzak

Udara borobila Irunen

Hotelen okupazioa
Irungo hotel eta bestelako ostatu guztien datuak ezagutu aurretik, abuztuko hilabetean zehar hotelen okupazioa ia %100ekoa izan dela kalkulatzen da. Irungo hotelen sektorearentzako oso datu positiboa da, izan ere, sektoretik oso era positiboan baloratu da azken datu hau zein azken urteetako goranzko joera.

Sí se Puede Irun, EAJ-PNV eta EHBildu alderdien proposamena kreditu-aldaketan

Sí se Puede Irun, EAJ-PNV eta EHBildu alderdiek argi adierazi nahi dugu Santano jaunak ez duela ados jartzeko eta elkarrizketak izateko asmorik eta guztiz geldirik dagoela. Guztira sei hilabete behar izan ditu Santano jaunaren gobernuak kutxan gordeta izan dituen hiru milioiak izapidetzeko. Santano jaunak sen ona galdu du eta ez da gauza beste alderdi batzuen proposamenak bere kreditu-aldaketan islatzeko. Horrenbestez, beste aukera bat aurkeztu behar dugu.

Hazia erabilpenaren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundearen oharra

Atzo Bidasoako IAk azken aldiz erabili ahal izan zuen urteetan zehar antolatzeko balio izan digun Hazia kultur elkartea, Irungo Herriko Taberna. Argi dago gertaera hau ez dela era isolatuan ulertzen, maila nazionalean Ezker Abertzaleak gauzatutako hausturaren emaitzetako bat da.