2016-06-02 Ezker Gantxoa
Iepe!! Gaurkoan gurean Gure Esku Dago-ko Ander Errazkin izan dugu ekainaren 12an antolaturiko egunaren arira hitz eginez, baita eragileak izan duen eta duen bilakaeraren inguruan. Ondoren Iragorri-rekin konexioa egin dugu Ardiurriko independentziaren inguruan azalpenak eskaintzeko.
- Gehiago irakurri2016-06-02 Ezker Gantxoa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Datorren ostiralean, ekainak 17, Felipe VI eta Letizia Ortiz izango dira Donostiako San Telmo Museoan, eta errepublikano taldeok (Irungo Nicolás Guerendiain, Oarsoaldeko Pikoketa, Donostiako Errepublikarrak eta Tolosako Foru Errepublikano) gure "agurra beroena" emango diegu:
Jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainean 135 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan, baina Bidasoa Beheak jarraitzen du izaten Gipuzkoan langabezia tasa altuena duen eskualdea.
Irun, Hondarribia, eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folkaren XVI edizioa antolatu dute. Irun, Hondarribia, eta Hendaian egingo dira kultura anitzeko 7 kontzertu abuztuaren 19, 20, eta 21ean.
EH Bildu.- Larunbat honetan, hilak 27, eta EAEko hauteskundeen atarian, EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du 12:30ean Miramongo Kutxa Espazioan. Bertan, Arnaldo Otegi lehendakarigaia izango da. Ez dago esan beharrik, une hauetan, garrantzitsua dela Arnaldo Otegiri babesa adieraztea. Horregatik, EH Bildutik dei egin nahi diogu oinarri sozialari bertaratzeko. Hitzordua, beraz: