Emakumeentzako Tailerrak Emekin
Datorren asteazkenean, hilaren 3an, 17:00etatik 19:00arte, Diputazioko Berdintasun Saila diru laguntzari esker, hasiko dira Emakumeentzako Tailerrak Emeki Elkartean. Tailer hauek urriaren eta azaroaren asteazken guztietan ospatuko dira.
Lehenengo egunean "De lo que está bien, a lo que a mí me va bien" tailerra ospatuko da Vanina Vázquez-ekin.
- Gehiago irakurriEmakumeentzako Tailerrak Emekin -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano


Bidasoako Ikasle Abertzaleak.- Faxistak berriz ere atera dira gure kaleetan pintadak egin eta herri mugimendua erasotzera, ezin diegu inpunitatez jokatzen utzi, esna gaitezen behingoz eta borrokatu dezagun, ANTIFAXISTAK BETI!!
Azaroaren 18a egun garrantzitsua izango da Irunen, Hartu Hitza elkarteak antolatutako herri galdeketa egingo baita. Egun horretan, erabakitze eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera pasako gara jauzi oso garrantzitsua emanez.
San Miguel Auzoko Plana osatzeko prozesuaren momentu gorenera iritsi gara: Erabaki irmoak hartzeko momentua. Auzoko eragileekin errondak egin dira hauen iritzi/proposamenak jasotzeko. Prozesua aurrera eramateko auzotarrez osaturiko talde motor bat osatu da eta auzokideekin foro ireki bat egin da dena azaldu eta proposamenak jasotzeko (azaroak 6). Aukera posibleen eremua guztiz irekia dago.