Abotsanitz.- Berriki komunikabideen bidez jasotako informazioaren arabera jakin dugu Hondarribia Blues Jaialdia ez dela ospatuko aurten gure herrian. Abotsanitzek kezkaz jaso du berri hau, jaialdiak berak nazio mailan zein nazioartean lortu duen maila eta sona ikusirik. Udalaren gardentasun faltaren hamaikagarren adibidea dugu hau.
Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi duen taldea udaratik aurrera birfundazio prozesuan sartuko da, bazkide eta abalista gehiago lortu nahian. Labore Txingudi duela bi urte sortutako Txingudi bailarako kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Bertako protagonistak, hala nola, ekoizleak, elaboratzaileak eta kontsumitzaileak, elkartuko dituen elikadura kontsumo elkartea da Labore Txingudi. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango da.
Abotsanitz.- Iristear dira herriko jaiak, eta azken urteotan egin izan dugun bezala, Alardeari buruzko gogoeta plazaratu nahi dugu Abotsanitzeko kideok aurten ere. Urte berezia izan da, udal hauteskundeak izan direlako. Gure programan argi azaldu genuen ez dugula jarrera absolutistarik hartuko, konponbidera eramango gaituen prozesuaren aldeko jarrera baizik. Ez dugu elikatu nahi “garaile eta galtzailearen” dikotomia. Prozesu bateratzaile batean sinisten dugu, hondarribiarren ondarea den Alardea herritar denona egiteko balioko duen prozesuan, hain zuzen ere. Eta uste dugu gure proposamen honek herritar multzo handi baten babesa jaso duela, udalean oposizioko lehen lekua indartuz eta zinegotzi bat gehiago lortuz.