Datorren ekintzak

Inkestaren ondorioak aurkeztu eta eredu berri baterako gakoak landuko ditu OlatuKoopek martxoaren 17an Oreretan

Lan munduko baldintzen eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri zuen martxan OlatuKoopek urtarrilean, Aztiker Ikergunearen laguntzarekin. Ostiral honetan, martxoaren 17an, emaitzak aurkeztu eta eredu berri baterako gakoak landuko ditu Orereta-Errenterian.

Inkesta, otsailaren 13ra arte, 16 urtetik gorako langile euskaldunek erantzuteko aukera izan zuten, Internet bidez.

Guztira, 39 galdera ziren, 4 ataletan banatuta:

Txanpik, oraindik, ezin du Irunera bueltatu

Jean Pierre Harokarene “Txanpi” otsailaren 17an aske geratu zen baina Hego Euskal Herrian bizitzea debekatu zioten. Kanporaketa errekurritu zuen Irungo preso politiko ohiak eta martxoaren 2an neurri hau berraztertu zen.

Martxoaren hasieran egindako epaiketaren ebazpena ezagutu da orain. Bertako epaileak berretsi du lehendik poliziak hartutako neurria, Txanpi estatu espainiarretik kanporatzearena alegia.

Eusko Jaurlaritzak Metroaren pasanteak Antiguan kalteturiko lur-sailen desjabetzak hasi dituela salatzen du Satorralaiak

Eusko Jaurlaritzak Donostiako metroaren pasanteko “Lugaritz-Mirakontxa” zatiak Antiguan kalteturiko lur-sailak desjabetzeko izapidetzak hasi dituela salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak.

30 urte, borrokak uztartzen, herriok burujabe. Urriak 7 Berriozarrera!

Badira 30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zela.

Hain juxtu ere, hemen, Zarautzen egin genuen geure lehen asanblada 1987an, eta hemen gaude, 30 urteren ondoren, orduko eta gaurko Askapenako militanteak. Urteak pasa arren Euskal Herri  sozialista, feminista, euskaldun eta internazionalista baten alde borrokan jarraitzen dugu.