Datorren ekintzak

Greba Feminista. Manifestazioa eta kontzentrazioa Martxoaren 8 honetan

photo_2018-03-07_17-21-58Azken asteotan Bidasoaldeko zenbait emakume, instituzioekin inolako loturarik eduki gabe, martxoaren 8a antolatzeko bildu gara. Gure bailaran emakume guztiei, hau da,emakume identitatea bere dibertsitate osoan ulertuta, zuzendutako aldarrikapen espazio aske eta siglarik gabea sortzea genuen helburu, beti ere emakume guztiok zapaltzen eta menperatzen gaituen sistema ZISHETEROPATRIARKALA iraultzearen beharra aldarrikatzeko.

Irungo eta Hondarribiko proiektu berritzaileenetako batzuk aurkeztuko dituzte Krea 20X8 azokan

foto pechakucha Powered by PechaKucha formatuan egingo dute, 20 segundoko 20 diapositibarekin

Krea Bidasoaren azken sei edizioetan egin izan den jarduera da

Krea Bidasoaren hamargarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, martxoaren 22rako. Aurreko bederatzietan tailerrak eta hitzaldiak antolatu izan dira, baita ekintzaileekin, enpresekin, formazio zentroekin, unibertsitateekin, udalekin etab. egindako topaketak ere. Beti berrikuntzan arreta jarriaz, eta mugaz gaindiko begirada bilatuz.

Baldintza berri bat dela eta, Irungo Gizarte Zerbitzuek ezdute jana eta hotzaren aurkako oherik eskainiko

Rueda de prensaErletxea eta Bidasoa Stop Kaleratzeei, “dokumentu identifikagarri” bat edukitzearen beharrak sortutako bazterketa bidegabea salatu nahi dugu. Hotzaren aurkako zerbitzua edota jantoki soziala bezalako oinarrizko baliabideei sarrera mugatu egiten zaie pertsonei, eta Gizarte Zerbitzuak kontrol migratorio bilakatzen dira.