Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Departamentuaren eta SPRI taldearen laguntza programak
Bidasoa bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, SPRI taldearekin batera, doako jardunaldia antolatu dute, eskualdeko enpresei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Departamentuaren eta SPRI taldearen -Enpresa Garapeneko Euskal Agentzia- 2017ko laguntza programak ezagutzera ematea da jardunaldiaren helburua.