17tik 20ra Moskuko jaiak
Urtero, abuztu erdialdean Moskuko jaiak iristen dira. Aurten 17an hasi eta 20an bukatuko dira.
Ostegunean 19:00etan txosna irekierarekin batera pintxopote izango da. 20:15ean trakarekin emango zaie hasiera ofizialki jaiei. Ondoren Rukula, Pecozza United eta Pelax & Telmo Trenor taldeen ordua izango da.
Ostiralean 18:00etatik 20:30era pala finalerdiak, Moskuko Milla, dantza poteoa eta sardinada egongo da. 20:30ean kontzertuak iritsiko dira Cabezafuego, Inoren Ero Ni eta talde sorpresa batekin.
- Gehiago irakurri17tik 20ra Moskuko jaiak -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano