Datorren ekintzak

200 bolondresek Zumaia eta Deba arteko itsas bazterra garbitu dute

Eguzki.- Gaur eguraldia lagun,  200 lagun inguruk parte hartu dute Eguzkik deitutako Zumaia eta Deba arteko itsas bazterraren garbiketan. Bertaratuko guztiak zekiten zertara zihoazen baina benetan deigarria izan da arraldera iritsitakoan ikusitako hondakin (plastikoa ia dena) kopurua handia. Ahal den guztia bildu da eta gainontzekoa marearen eraginpetik aldetzen saiatu dira.

Zaporeak Proiektuak herritarren laguntza behar du jasotako arropa sailkatzeko eta hori Greziara bidaltzeko

Larunbatean euskal eta nafar jendartearen babes zabala jaso zuen Zaporeak Proiektuak. “Jantzi Negua” neguko arropa bilketa kanpainari erantzun bikaina eman zion eta arropa mordoa jaso zen horretara egokitutako 40 bilguneetan. Jende andana hurbildu zen arropa poltsekin eta jendearen joan etorria etengabekoa izan zen. Ezin dugu arropa kuantifikatu oraindik, biltegian jaso eta sailkatzen ari gara, behin dena zehaztua dugunean datuak zabalduko ditugu.

G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko plataforma bat sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta

“G7 EZ! EH-tik beste mundu bat sortzen” Euskal Herriko plataforma aurkeztu dugu gaur Biarritzen, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, plataforma hau 2019ko abuztuan Biarritzen bertan egingo duten G7aren gailurraren harira sortu dugu hainbat eragilek –partaideen zerrenda atxikituta-, kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako.

EH Bildu auzoetan

Irungo EH Bilduk auzoetako dinamika berria jarri du martxan. Hala, auzoz auzo ibiliko dira jendearen kezka eta beharrak entzun eta koalizioaren lanaren eta proposamenen berri era zuzenean ematen. Ostegun honetan bertan hasiko dira Larreaundi auzoan. Eguzkitzaldea kalean dagoen farmaziaren ondoan egongo dira (18:00etik 19:00etara)