Datorren ekintzak

Irailak 8, 9 eta 10. Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea

Río Bidasoa

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

Emakume Pentsiodunen III. Batzarra

Foto III Asamblea Mujeres Pensisonistas

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen Batzarra.- Bilbon eta Gasteizen egindako aurreko batzarretan bezala, III. Batzarrak ere arrakasta handia izan du. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko 130 emakumek baino gehiagok parte hartu dugu, eta sindikatuen (ELA, LAB, STEILAS eta ESK) eta Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza izan dugu.

Irungo EH Bilduk ez du EAJk gaurkoko udalbatzan eztabaidatzeko aurkeztu duen zaintzaren gaineko mozioa babestuko

EH bildu Irun

Irungo EH Bildu.- Gipuzkoako udal desberdinetan egin bezala, EAJk Irunen ere euskal zaintza eredu “sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario” baten aldeko mozioa aurkeztu du, biharko udalbatzan eztabaidatuko dena.

Elkarrekin Podemosek jardunaldi errepublikarra egingo du bihar Irunen

Pikoketa

Elkarrekin Podemos.- Egitarauak ekitaldi politiko bat aurreikusten du Miren Gorrotxategi lehendakarigaiarekin, mahai-inguru bat Pilar Garrido, Rafa Mayoral eta Teresa Junquerarekin, Bigarren Errepublikan funtsezkoak izan ziren txokoetan i¡bilaldi bat eta lore-eskaintza bat Pikoketan.