Datorren ekintzak

Asteartean epaiketa politikoekin amaitu behar direla eskatzeko kontzentrazioa Hondarribiko Miramarren

Apirilak 10ean, bi lagun hondarribitar Espainiako entzutegi nazionalean deklaratzera deituak izan dira akusatu giza manifestazio batetan parte hartu eta jipoituak izateagatik.

Fiskaltzak bientzako kartzela zigorra eskatu du terrorismo goratzea eta autoritatea duten agenteei atentatua egiteagatik.

Xake egun errepublikano polita ospatu dugu, parte hartze handi eta eguraldi aproposarekin

fotoHondarribia Marlaxka Xake Elkartea.- Erreportaje azkarra: gaur burutu den txapelketaren berri ematen dizuegu, ondorengo egunetan gertatutakoaren informazio zabala eta argazkiak jarriko dizuegu.

Gaur, maiatzaren 4a, Bidasoaldeko Errepublikazaleen III. Xake Txapelketa burutu da 56 xakelari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak gogotsu darrai xakearen sustapenean eta Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 4an  antolatu duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean, gazteentzako xake txapelketa antolatu du. eta bide batez, pasa den urtean zendutako Ricardo Sánchez Urolategui xakezale porrokatuaren omenezko ekitaldia bilakatu da. Parte hartzea ugaria izan da eta eguraldiak lagundu duela ezin uka.