Datorren ekintzak

Tartalarien aldeko tarta txapelketa Irunen

 

fotoGaur eguerdian  Tarta Txapelketa Golosala burutu dugu Moskun, Irunen, "mercadillo" ondoan. Goizeko hamar t´erdietan parte hartzaile bat txapelketaren lekuaren bila zebilen tarta eskuan zeramala. Azkenean aurkitu gaitu, zorionez! Tartak pisu gehiegi zeukan bueltaka ibiltzeko! Hamaiketarako beste lau tarta iritsi dira eta ordu berean epailearen lana egitera etorri da  Koldo Salinas, Brasil goxodendaren txokolategile ezaguna. Gero beste tarta bat agertu da, beste bat, beste batzuk... HAMABOST TARTA GOLOSALAK zenbatu arte!! Ikaragarria! Hau bai hau Txapelketa arrakastatsua!

Hurbileko saltegien ehorzketa Bizi!k IKEAren etorrera dela eta, lehen hil harria ezarri du

argazkiaBizi!.- Asteazken honetan, abenduaren 4an, Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraikiz ehun bat pertsonek parte hartu dute Baionako Cinq-Cantons plazan hurbileko saltegien ehorzketan. 

Ekintza hori iragan da IKEAren lehen harriaren ezartze sinbolikoa antolatua izanen delarik bihar, abenduaren 5an ostegunarekin eta bertan  parte hartuko dutelarik Jean Grenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), Roland Irigoyen (Mugerreko auzapeza) eta Stefan Vanoverbeke, Ikea Frantziako lehendakari-zuzendari orokorrak.

AHT TAV: EZ 2016an EZ INOIZ Mugitu!ren ekintza Donostian

fotoMugitu! Mugimendua.- AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak “AHT TAV EZ 2016an EZ INOIZ” aldarrikapenarekin ekintza ikusgarria egin du atzo goizean Donostian. Kontxako badiaren buelta osotik Igeldoko mendi magalean ikusgai den “DSS 2016 EU” iragarkia dagoen tokian, “AHT TAV EZ” dioten hizki erraldoiak jarri ditugu. 

Ez Irunen ez inon AHTrik ez!!!!!!!

foto

IRUNGO AHT ren AURKAKO TALDEA.- Gaur, Irunen, Trenbideari buruzko bostgarren Komunikazio Jardunaldia burutu dela eta, Irungo AHTren taldeak deituta, elkarretaratzea burutu da Ficoba aurrean. Bertan, 15 lagun inguru batu gara eta ozen eta argi esan diogu AHTri ezetza. Elkarretaratzea amaitu eta hortik gutxira, Adifeko Iparraldeko Azpiegituren gerentea jardunaldian hizketan ari zela, sei lagun sartu dira hitzaldia moztuz. “Ez Irunen ez inon, AHTrik EZ!” zioen pankartarekin sartu dira eta herritarren parte-hartze eza salatuz, eskuorria banatu zaie bertan zeudenei. Hortik gutxira, Ertzaintza agertu dela eta, kanporatzearekin batera, identifikatu behar izan dute.