Datorren ekintzak

29 urte Kepa Ordokiren heriotzaz

imagen

Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan.- Astelehen honetan, azaroak 28, Kepa Ordokiren heriotzaren XXIX. urteurrena bete da. Hori dela eta, Gernika Batailoiko komandantearen izena duen talde memorialistak oroimen ekitaldia antolatu du. Heldu den larunbatean (abenduak 3), xumetasunez oroituko du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak urteurrena. Topaketa 12:00etan burutuko da Hendaiako hilerrian (Henri Barbusse karrika, 16).

Irungo EH Bilduk EAJ-PNVk egungo osasun-sistemaren gabezien aurrean erakutsitako erantzukizun falta salatzen du

imagen

Irungo EH Bildu.- Azken egunetan Irungo EAJ-PNVk osasun sistemaren gainean egindako deklarazioen harira Irungo EH Bilduk argi du. Egungo egoera EAJ-PNVk urte hauetan guztietan eskualde honekiko izandako erantzukizun faltaren ondorio zuzena da. Eusko Jaurlaritzak ez du Gipuzkoako bigarren hirian oinarrizko osasun zerbitzuak bermatzeko apusturik egin, ezta baliabide pertsonalak handitu ere.