Datorren ekintzak

Alternatibak salatu du Irungo alkateak emakumeak berriz baztertu dituela Alardean eta normaltasun irudia islatu nahi izan duela

fotoAlternatiba. DONOSTIA.- Alternativa. DONOSTIAn.- Alternatibako bozeramaile Diana Urreak, herenegun Irunen ospatutako Alarde egunaren balantzea egin du gaur. Deitoratu du udal gobernuak -“beste talde batzuen adostasunarekin”- eta hainbat komunikabideek “onartezina den egoera ontzat eman” dutela berriro, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea helburu duen gizartearentzat onartezina dena: “Normaltasuna esaten diote emakumeak diskriminatzeari, Irungo alkate eta EUDEL bezalako instituzio bateko lehendakariordeak berdintasun legea tranpa eginda urratzeari eta normala deritzote komunikabideek, pribatu zein guztion diruz ordaindutako publikoek ere bazterkeria jaso eta babesteari”.

Gure lurraldean enplegu asko suntsitzen ari da

Abuztuan, Gipuzkoan, Gizarte Segurantzak 1680 kotizazio gutxiago izan ditu uztailarekin alderatuta eta 8002 kotizazio gutxiago azken urtean. EAEn 7639 kotizazio gutxiago izan ditu Gizarte Segurantzak azken hilabetean eta 30691 gutxiago iazko abuztutik hona.

Uztailan 1950 kontratu sinatu ziren gure eskualdean,hauetatik 122 mugagabeak ziren bakarrik, beste guztiak, 1828, aldi baterekoak ziren.

Irungo gazte bat Auzitegi Nazionalean dekalartzera deituta eta epailea ez da agertzen

Gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean Ernaiko kidea den Irungo gazte bat eta espirituz gazte Periko Solabarria beteranoa deklaratzera dituak izan dira  «terrorismoari gorazarre» egiteagatik inputatuak.

Eloy Velasco epailea ez da agertu eta idazkariak hartu die deklarazioa hamar minutuan.

Irungo Bildu, Udal eraikin publikoei izena jartzeko proposamena

fotoDuela aste batzuk San Juan plazako liburutegiaren izendapen prozesuan Irungo Alkateak, Jose Antonio Santano jaunak, Carlos Blanco Aguinaga izena proposatu zuen. 

Proposamen horrek, egindako modu eta erabilitako bideengatik batipat, zer esan eta erreakzio ugari sortu ditu. Alkateak proposamena egin eta egun gutxitara oposizioko talde guztien kritikak jaso zituen. Iraileko Osoko Bilkuran galdera zuzena egin zitzaion eta azken egunetan Irungo Hiritar Foroaren eta beste hainbat eragileren iritziak ezagutu ditugu.