Gaur arratsaldean, Bidasoako Asanblada Feministak eta Itaiak elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, 19:00etan, joan den asteburuan Irunen izandako azken eraso sexista salatzeko.
Osasun Bidasoa Plataformak otsailaren 16an, osteguna, 14: 00etan, Dunboako (Irun) anbulatorioaren ondoan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei, "Gure Osasunaren Alde" lelopean.