Mairuak 2023

Non: 
Camping Jaizkel, Hondarribia
Data: 
Larunbata, Otsaila 18, 2023 - 10:00
Antolatzen du : 
Emeki

Mairuak 2023

Emeki.- Zuekin harremanetan jartzen gara datorren otsailaren 18an Emeki elkarteak antolatuko duen Mairuak jaira gonbidatzeko. Goizeko 10:00etan Jaizkibel kanping-ean elkartuko gara.

Etxeko trapu zahar eta zakuak jantzita baserriz baserri dantza egingo dugu eskean trikitilarien musikarekin. Zamora baserrian jasotako puskekin hamaiketako ederra egingo dugu.

Ohitura hau 1936ko gerra ondoren Hondarribian galdu zen. Hala ere, Leinenea baserriko Zelestina Mirandak jarraitu zuen urtez urte ixilean. 1992an, Emekiko bazkide batzuk baserriz baserri eskean mairuaz jantzita atera ziren. 9 urteko etena eta gero 2019an ohitura berreskuratu zen eta arrakasta handia izan zuenez geroztik urtero antolatu dira.

Animatu zaitezte parte hartzera!

Etiquetak: