Kakusai agrozozketa ekainaren 9an ospatuko du Aldatsa Baratzak

Non: 
Ametsenea Hipika
Data: 
Igandea, Ekaina 9, 2019 - 12:00 -tik Astelehena, Ekaina 10, 2019 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Aldatsa Baratza

Kakusai 2019Bidasoko eskualdean urte luzez nekazaritza ekologikoa lantzen diharduen Aldatsa Baratzak Kakusai agrozozketa antolatu du iganderako, eguerdiko 12etan, Oiartzungo Ametsenea Hipikan (Igerobi bidea, z/g). Metodologia sinplea da: zelai bat ehunka lurzatitan banatzen da, eta lurzati bakoitzari lerro eta ilara bana dagozkio. Bi zaldi askatzen dira zelaian, eta lehenengo bi kaka mokordoak non erortzen diren, rifa irabazlea dutenak izango dira saridunak.

Sari mordoa egongo da jokoan igandeko agrozozketan: egonaldia Etxalarko Mikelestonea

landetxean, bi lagunentzako otordua Arantzako Pabloenea jatetxean, klase pribatu bat hipikan, bertako produktuen sorta bat, eta abar. Rifak lortzeko Aldatsako kideren batengana jotzea da onena.

Kakusairen 7. edizioa berritasun anitzekin heldu da. Batetik, Oiartzungo Ametsenea hipikan antolatu dute lehen aldiz. Bestetik, bazkariaz prestatzeaz Aldatsako kideak arduratuko dira. Batez ere Aldatsa Baratzako produktuz osatutako menua izango da, helduek 10 euro ordaindu beharko dute, eta izena eman nahi duenak aldatsa@riseup.net helbidera idatzi beharko du ostirala baino lehen. Horrez gain, txikienak egun osoan zehar erdi-prezioan ibili ahal izango dira poni gainean.

Etiquetak: