Kakusai agrozozketa ekainaren 9an ospatuko du Aldatsa Baratzak
Bidasoko eskualdean urte luzez nekazaritza ekologikoa lantzen diharduen Aldatsa Baratzak Kakusai agrozozketa antolatu du iganderako, eguerdiko 12etan, Oiartzungo Ametsenea Hipikan (Igerobi bidea, z/g). Metodologia sinplea da: zelai bat ehunka lurzatitan banatzen da, eta lurzati bakoitzari lerro eta ilara bana dagozkio. Bi zaldi askatzen dira zelaian, eta lehenengo bi kaka mokordoak non erortzen diren, rifa irabazlea dutenak izango dira saridunak.
- Gehiago irakurriKakusai agrozozketa ekainaren 9an ospatuko du Aldatsa Baratzak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Hemen da aurten ere ALDATSA baratza kooperatiboako eta XALBARDIN baratzakook antolatzen dugun ez ohiko zozketa, KAKUSAI AGROZOZKETA !
Aldatsa Baratza.- Duela bi urte, agroekologia bultzatzeko, eta elkarlanean eta autogestioan oinarriturik, Aldatsa baratza sortu genuen.