Ikastaro irekia: Euskal Herri Inauteria 2019, Maskarada

Non: 
Dunboan Eskola
Data: 
Larunbata, Otsaila 16, 2019 - 11:00 -tik 12:30 -ra
Antolatzen du : 
Kemen Dantza Taldea

Cartel Euskal Herria Inauteria, Ikastaro IrekiaAurten ere, eta hamargarrenez, Euskal Herriko herri baten inauteria plazaratuko dugu Irungo kaleetan. Kemen dantza taldeko dantzari eta musikariak eta bere harrobi guztia, 200 parte hartzaile baino gehiagoko konpartsa osatuz.

Ekimena, inaute larunbatean egingo dugu, martxoaren 2an alegia.

Zuberoan inauteri garaian, urtarrilean hasi eta ia aste santura bitarte, ospatzen dira maskaradak. Urtero Zuberoako herri batek hartzen du Maskaradak antolatzeko ardura eta herriz herri ibiltzen dira igandero antzezten.

Dantzaz, musikaz, kantuz eta antzezpenez osatutako ikuskizunean bi talde ezberdintzen dira. Gorriak, dotore jantziak eta ordena mantendu; eta Beltzak, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak.

Gorrien taldean dantzari finenak diren aintzindariak daude: Txerreroa, Gatuzaina, Kantinersa, Zamaltzaina eta Entseinaria. Hauekin batera Jauna eta Anderea, Laborari eta Laborarisa, Marixalak eta Kükülleroak. Beltzen taldean, saltoka eta txantxetan aritzen diren Buhame eta Kauterekin batera, ofizio desberdinak dituzten Xorrotxak eta Kerestuak daude.

Pertsonaia guzti hauek kaleratuko ditugu aurten eta maskaradako dantza esanguratsuenak direnak egingo ditugu: barrikadak, zamaltzainaren ferraketa, kerestuen dantza, godaleta, branlea, buhameen dantza, aintzina pika eta kadrilak.

11:30tan elkartuko gara Pio XII plazan. 12.00etan lehen dantzak egingo ditugu plazan bertan eta ondoren, kalejiran, hurrengo ibilbidea osatuko dugu: Pio XII plaza, Serapio Mujika, Juan Arana, Gipuzkoa etorbidea, Zabaltza plaza, Colon ibilbidea, Foru kalea, Kale Nagusia, San Juan Harria plaza. Ibilbidean errepidea gurutzatu eta honetan zehar ibiltzeko Udaltzaingoaren laguntza beharko dugu.

Ibilbidean zehar Zabaltza plazan geldialdia egingo dugu dantza batzuk egiteko. San Juan Harria plazan ikuskizun luzeagoa egingo dugu eta bertan amaituko dugu ekintza.

Aurtengoan, beraz, inauterien formatua dela eta, ibilbidean aldaketa txiki bat egingo dugu. Erromes plazan bukatu ordez, San Juan Harria plazan geldialdi luzeago batekin bukatuko dugu.

Urtero bezala, zaharren egoitzara bisita ere egingo dugu, inauteriaren jaia bertaratuz eta zenbait dantza bertan daudenei eskainiz.

IKASTARO IREKIA

Euskal herri inauterian nahi duen guztiak parte hartzeko aukera eskaini nahi du Kemen Dantza Taldeak. Horretarako, ikastaro irekia antolatu du Otsailaren 16 eta 23an, larunbatak biak. Ikastaroa Dunboa eskolan izango da 11:00tatik 12:30etara. Parte hartzeko, 686 872 207 telefonora deitu edo ikastaroak@kemendt.com helbidera idatzi dezake part hartu nahi duen orok.

Etiquetak: