Kemen Dantza Taldea.- Hondarribia dantzan dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Bertan hezkuntza eta alde ludikoa barneraturik daude. Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.
Kemen Dantza Taldea.- Euskal Herriko herri inauteri bat plazaratuko du Kemen Dantza Taldeak larunbatean, otsailaren 22an, hamaikagarren urtez, dagoeneko. Nafarroako Lantz herriko inauteriaren txanda izango da aurtengoan. Alde batetik, Lantzeko Inauteriko hainbat dantza prestatu ditugu: Lantzeko zortzikoa, muxikoak, karrika dantza etab. Dantzez gain, eta Nafarroako herrian egiten den moduan, Lantzeko Inauterietan egiten den antzerkia plazaratuko dugu. Horretarako, bertako pertsonaia guztiak kaleratuko ditugu: Miel Otxin, Txatxoak, Ziripot, Zaldikoa, eta Perratzaileak.
Larunbatean Kauteren desfilearen amaieran dantzatuko du Kemenek
Irungo Inauteriekin hasiko du 2020 dantza-urtea Kemen Dantza Taldeak, emanaldiei dagokienez. Larunbatean, otsailak 15, Hungariako Kauteren Konpartsarekin bat egingo du Kemen Dantza Taldeak, desfilearen amaieran dantzatuz. 19:00etan irtengo da konpartsa Alberto Anguera plazatik, eta ordu bete beranduago iritsiko da San Juan Plazara.
Pio XIItik irtengo da konpartsa, larunbat eguerdian.
Zuberoako Maskaradak plazaratuko ditu Kemen Dantza Taldeak, eta haren harrobi guztiak, larunbatean, martxoaren 2an. Euskal Herriko lurralde eta herri ezberdinetako inauteriak Irungo kaleetara ekarri ditu Kemenek azken urteetan, inaute larunbatean. Aurten hamargarren edizioa du ekimenak.