Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak zazpigarren urtez Xantalen eguna ospatzeko ekintza desberdinak antolatu ditu
Data:
Larunbata, Abuztua 17, 2019 - 08:30 -tik Astelehena, Abuztua 19, 2019 - 13:55 -ra
Antolatzen du :
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea
17 EGUNEKO EKIMENAK. DIANAK, ERMITAREN IREKIERA, MEZA, VI TXAPELAUNDI SARIA, DANBORRADA
Datorren abuztuaren 17a, larunbata, izango da jaien egun handia; izan ere egun horretan ekimen garrantzitsu eta tradizionalak ospatuko baitira.
Eguna hasteko 8:30etatik aurrera “Xantalen Diana” joko da auzoko puntu desberdinetan. Diana berri hau Esteban Velasco Bernal musikagile irundarrak sortu du espreski gure auzoarentzako. Lehenengo Diana Xantalen ermitan izango da 8:30 etan.