Frankismoan errepresaliaturiko emakumea, Moskuko jaietako paseo historikoaren hizpide

Non: 
Moskun
Data: 
Asteazkena, Abuztua 14, 2019 - 18:00 -tik Osteguna, Abuztua 15, 2019 - 17:55 -ra
Antolatzen du : 
Moskuko Jai Asanbladak antolatu du, Su Txikian, Parean eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteen laguntzaz

Frankismoan errepresaliaturiko emakumea, Moskuko jaietako paseo historikoaren hizpide1.936: emakume borrokalari eta errepresaliatuak gogoan paseo historikoa burutuko da Moskuko jaien barnean. Mertxe Tranche historialariak gidatuko du saioa eta bertan faxismoari aurre egin eta haren errepresioa jasan zuten emakumeen bizia errepasatuko da.

Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Urdanibia plazatik eta emakume errepresaliatuak ibiltzen ziren guneetan zehar mugituko da ibilaldia, arratsaldeko 20:00ak arte. Paseoa Moskuko Jai Asanbladak antolatu du, Su Txikian, Parean eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteen laguntzaz.

Etiquetak: