Parean.- Aurten 25 urte beteko dira emakumeok jaietan parte hartzeko dugun eskubidearen alde zenbait emakume Irungo alardean desfilatzen hasi zirenetik. Oraindik amaitu ez den borroka luzea izaten ari da.
Parean Berdintasuna Elkartea.- Datorren martxoaren 16an, larunbata, ‘Irungo emakumeak plazara!’ paseo historikoa egingo du Parean Elkarteak. Izen bera duen dokumentala aurkeztu genuen, pasa den otsailaren 21ean Oiasso museoan lehenengo eta astebete beranduago Amaia Antzokian, lehen emanaldian kanpoan geratu zirenei harrera egin asmoz. Era berean, martxoaren 7an berriz ikusi ahalko da Amaia antzokia handian, Irungo Udalak herriko eskoletako DBHko ikasleak gonbidatuko ditu bertara.