Bidasoaldeko Elkarte Feminista.- Eskerrik asko hariak mugitu dituzuenoi, ikertzen duzuenoi eta mobilizatzen zaretenoi. 47 delitu helburu batekin: gazteei sexualki abusatzea. Kote Cabezudoren kontrako bideratze nagusia itxita, 6 urte izugarrien ondoren. Larriena: sistema judiziala bera, eta gertatutakoaren kontaketa.
2019ko uztail honetatik itxita dago azkenean 684/2013 expediente famatua, auzipetze nagusia kaleratua eta behin-behineko espetxeko egoera baieztatuta. Azkenik, joan den ostiraleko hitzordua atzeratu ostean, deituta izan da ikerketa-adierazpena egiteko, Donostiako 4. Instrukzio Epaitegian, ostiral honetan, uztailak 19, goizeko 9,30tan, Donostiako epaitegi aurrean elkartuko garen orduan.
Hainbat jendearen ekiteari esker, 47 delitu leporatzen zaizkio, guztiek beste delitu bat zutela helburu komuna: gazteen abusua. Ez da ahaztu behar frogatutako bortxaketa larrienak alboratuta gelditu direla, Kote Cabezudok berak egindako bortxaketa kontaezinak, 12 urteko umeei egindakoak ere, eta beste ospetsuek egindakoak ere. Sistema judizial honek baztertzen dituen kasu kontaezin daude, bere legeak preskribatuta daudela dio. Beste batzuk ere, haien frogak segurtasun indarrek suntsituak. Badago delituak pertsegitzeko eginbeharra jarraitzen ez zituen epailea ere, baztertua eta bere nagusiek barkatua. Salatzaileak susmagarritzat tratatu zituena, jarraitu, zelatatu, haien abokatua erasotu; salatzaileen nortasuna erasotzaileari erraztu ziona, honek salatzaileak beldurtu zitzan, epaiketa oztopatuz. Ezin ahaztu salaketen suntsiketa zigorgabea, espainiar justiziaren gorenen esku. Kote Cabezudok eskeintzen zuen horretaz baliatzen ziren ospetsuak ezkutatzeak arrasto latza utzi du, irregulartasunen aurrean, nor bere kordean edo ez, erantzun duzuen guztiei esker.
Herriari dei egiten diogu, elkarte feminista, komunikabide, elkarte edo pertsona orori, gurekin elkartzeko Teresa Kalkuta plazan, Donostiako epaitegien aurrean ostiralean, hilak 19, 9:30tan. Bereziki Donostiako Udaletxea animatzen dugu duela urte-beteko deklarazio ofizialean zabaldutakoa betetzera, auziari bisibilidadea emanez, eta mobilizazioetan parte hartuz.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 835 irakurketak
- Castellano