Non:
San Juan Plaza
Data:
Astelehena, Abendua 9, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Abendua 10, 2019 - 11:55 -ra
Antolatzen du :
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua
Jakinarazi nahi dizuegu datorren abenduaren 9an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.
Era berean, egun horretan bertan (abenduaren 9a) azken aukera izango da Gasteizera autobusez joan nahi dutenentzat izena emateko. Horrela, mahaiak ere jarriko ditugu apuntatu ahal izateko.
Bestalde, izena eman nahi eta kontzentrazioetara joan ezin dutenek aukera izango dute apuntatzeko honako telefonoetan:
Hondarribia: 667 757 942
Irun: 659 047 459
GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATUKO DITUGU
TXINGUDIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA Hondarribia - Irun
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano