LAB.- Langile autonomo bat hil da atzo goizean Irunen, beste ibilgailu batekin talka egin ondoren. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta babesi adierazi nahi dizkie langilearen senide, lagun eta ingurukoeli.
Gogor salatu nahi dugu heriotza berri honekin, gutxienez Euskal Herrian 2020an hildako 38 langile hil direla eta Zaldibarko zabortegiko 2 langile desagertuak jarraitzen dutela otsailak 6tik.
Hauteskunde atarian gauden honetan, exijitzeko garaia da. Zein aldaketa eta zein pausu emateko prest daude egoera eta eredu hau geldiarazteko?. Langileok, bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez, saiakera horretan bizia galtzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Lan istripuak ekonomia, eredu zehatz bateko lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.
Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu, eta astelehenean, uztailaren Gan, gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU) deituta burutuko den elkarretaratzean parte hartzeko deia zabaltzen dugu. Irunen izango da, 11:00etan, Mendeluko errotondan. Mobilizazioa “Lan ¡stripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea” lemarekin egingo da. Guztion artean, langile zein jendartean odoluste hau geldiarazi dezagun.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 715 irakurketak
- Castellano