Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimendukoek Bidasoa Eskualdeko Ospitalean, irailaren 25ean (ostirala), goizeko 11:00etan, egingo den kontzentrazioaren alde agertu nahi dugu. Izan ere, Osakidetzako sindikatuek mobilizazio egutegia antolatu dute osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzeko, kalitatezko arreta ematea ahalbideratuko dutenak.
Badakigu pentsioei buruzko gaia ez dela, baina pentsiodunok gara lehen mailako osasun arretarekin lotura estuena duen kolektiboa. Horregatik, osasun langileek pandemian zehar egindako lanaren nahiz beren bidezko eskakizunen alde agertu nahi dugu. Kontua da herritar guztioi eragiten diguten kontuak direla, eta, bereziki adinekoak garenoi.
- 588 irakurketak
- Castellano