Datorren ekintzak

Eduardo Galeanori omenaldia

Data: 
Asteazkena, Apirila 13, 2016 - 20:30
Non: 
Hazia Kultur Elkartea
Antolatzen du : 
Askapena - Flautistas Sin Fronteras

- Biolinjolea: Paddy Hamilton
- Olerki irakurleak: Noa (Marian), Alberto Couto eta Karmele Martín
- Malabaristak: Armiarma Company
- Jeremiah Alcalderen "Dulce compañía" bideokliparen estreinaldia
- Felix Martínen bideolana
- pintxoak,...

Joxe Mari Lopetegiri buruzko hitzaldia

Data: 
Asteazkena, Apirila 13, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Apirila 14, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Oiasso Irungo Erromatar Museoa

Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-tailerrak HITZALDIA antolatu du Joxe Mari Lopetegiri buruz, datorren asteazken honetarako (2016-04-13), Oiasso Irungo Erromatar Museoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Joxan Elosegi idazle eta itzultzaile irundarrak emango du hitzaldia. Izan ere, berak idatzia da Joxe Mari Lopetegi, Errepublikanoen bertsolaria liburua (Paper Hotsak, 2004).

II Errepublikaren 85 urteurrenaren ospakizuna

Data: 
Igandea, Apirila 10, 2016 - 12:30
Non: 
Plaza Ensanche

Apirilaren 10an, 12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.