Non:
San Juan Plaza, Irun
Data:
Ostirala, Martxoa 26, 2021 - 19:30
Antolatzen du :
Bidasoko Sare Herritarra
Bidasoko Sare Herritarra.- Irungo Sare herritarretik gogora ekarri nahi dugu, martxoan, Aitorrek 20 urte beteko dituela espetxean. Pasa den irailean ere Berak 20 urte bete zituen. Berak, gainera, kondenaren 3/4ak beteta ditu eta espainiar legediaren arabera kalean behar luke. Aski da!
Bidegabekeria honek amaitu behar du behingoz. Ildo honetan, 20. urtemuga honetan, martxoan zehar hainbat ekimen antolatu ditugu:
- Martxoaren 23an, Palmera-Montero guneko bigarren gelan. Arratsaldeko 19:15ean ekitaldi berezia antolatu dugu. Bera eta Aitorren bikotekideek urte luze hauetan bizi izan duten esperientzia kontatuko digute. Bestalde, Haizea Ziluaga abokatuak haien egoera judiziala azalduko digu
- Martxoaren 26an, 19:30ean San Juan plazatik abiatuta manifestazioa egingo dugu “Aitor eta Bera, 20 urte kartzelan. Aski da!” lelopean; bizi duten salbuespen egoera bidegabea salatzeko.