Ostiralean Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi zutenez, Aitor Olaizola preso politiko irundarra Palentziako espetxera hurbilduko dute, Euskal Herritik 310 kilometrora dagoen espetxera, hain zuzen ere. Gaur egun, Aitor 660 km-ra dago Caceresko espetxean. Aitor 2001eko martxoaren 25ean atxilotu zuten, eta 19 urte baino gehiago daramatza kartzelan.
Larunbat honetan martxoak 1 omenaldi pirata egingo diogu gure laguna Aitori.
10.30: HONDARRIBIKO KAIAN ELKARTUKO GARA. Kotxe guztiak elkarrekin igoko dira Justizeko merenderora.
11.00:etan: (Gutxi gora behera) JUSTIZEKO MERENDERORA IRITSIKO GARA KOTXEZ. Kotxeak merenderoaren inguruan utziko ditugu eta 11.00 etan OINEZ JUSTIZEKO KALARAINO JEITSIKO GARA DENOK ELKARREKIN INOR GALDU EZ DADILA.
11.30 (Gutxi gora behera) EKITALDIA
Ametsetako mundutik jeitsia ezagutu ginen: ikastolan, kalean, Lakaxitan, Galizan eta Kubako portuetan, zein xaguxar artean lagun gaituzu.
Sagardo Kofradian kofrade nagusia zara. Likor kafearen enbaxadorea. Irundarrak likor-zale bilakatu dituena bezala gogoratua izango zarela diozu askotan. Jantoki begetako txef-a. Lakaxitako botileroa. Jaizkibel Amaharri egitasmoan bultzada-haizea eta gida-argia, haize-arrosa eta hego-itsasoetako izar distiratsua. Amalurraren defentsarako irudigile irudimentsua eta hainbat herri-ziztadetan kolorea eta festa-kutsua lortzeko gai dena.