E25 Autobusa Larreaundin kontzentrazioa

Non: 
Larreundiko farmaziaren ondoan
Data: 
Astelehena, Uztaila 11, 2022 - 13:15
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberria Auzo elkartea

Cartel E25 autobus

Larreaundi-Olaberria Auzo elkartea.- Ama Xantalen kaleko lanak direla eta E25 autobus zerbitzuak duen geldialdia Larreaundi auzoan (Irun) bertan behera gelditu da.

Auzotar askoren kexak jaso ostean, auzo elkartetik arazoari konponbide bat emateko eskakizuna luzatu diegu Irungo Udala zein Gipuzkoako Foru Aldunidari.

Aldi berean, auzotar guztiak deitu nahi ditugu irailaren 11an, 13.15etan burutuko dugun elkarretaratzean parte hartzeko geldialdi hori berreskuratzeko, oinarrizko zerbitzua delako eta mugikortasun jasangarriaren alde.

Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuari eta Irungo Udaleko Mugikortasuneko ordezkariari zuzendutako gutuna

RAFAELA ROMERO TORO andereari Mugikortasuneko eta lurralde antolaketako Gipuzkoa diputatua.

BORJA OLAZABAL TORO jaunari, Irungo Udaleko Mugikortasuneko delegatua.

Idazki honen bitartez, Larreaundiko Auzo Elkarteak bere desadostasuna eta haserrea adierazi nahi ditu Ama Xantalen kalea obretan dagoen bitartean E25 autobusak Larreaundin eskaintzen duen zerbitzua bertan behera uzteagatik.

Autobus zerbitzua oinarrizko zerbitzua da eta bere erabiltzaile nagusiak adineko pertsonak eta mugikortasun arazoak dituztenak dira. Autobus zerbitzua bertan behera uztea jada zaurgarriak diren kolektibo hauek kaltetzen ditu.

Horretaz gain, erakunde publiko guztiek mugikortasun eredu jasangarria sustatzen ari diren honetan, ulergaitza da zerbitzua okerrera joatea.

Auzokideengan dagoeneko sortzen ari diren, eta aurrerago sortuko diren eragozpenak kontutan hartuz, Auzo Elkarte honek E25 autobus zerbitzua lehen bait lehen berriz martxan jartzea edo autobus erabiltzaileentzako eraginkorrak eta erosoak izango diren alternatibak bilatzea eskatzen du, mugikortasun kolektibo eta jasangarria sustatuz eta hiritar zaurgarrienak kontutan hartuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Irungo Udalari bideratzen diogu idazki hau, erakunde bakoitzak dituen konpetentziak kontutan hartuz eta elkarlanean arituz, irtenbide bat bilatu dezaten.

Larreaundi (Irun), 2022ko uztailaren 6a

Etiquetak: