Erakusketa Kabigorrin: Aniztasun istorioak

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urtarrila 27, 2022 - 19:30 -tik Larunbata, Martxoa 5, 2022 - 12:00 -ra

cartel

Historia ugarik osatzen dute Gipuzkoako historia. Iragan ez oso urrun batean probintziako pertsona askok bizitza hobe baten bila emigratzea erabaki bazuten ere,lurraldearen oraina eta etorkizuna munduko hainbat lekutan jaiotako pertsonen etorrerari esker eraikitzen ari dira.

Erakusketa honek errealitatea estigmatizatzen eta alboratzen duen historia bakarrari aurre egin nahi dio, migrazioak eta aniztasunak dakarten aberastasun anitzak ikusezin bihurtuz. Hori lortzeko, herrialde ezberdinetan jaiotako eta Lazkao, Zumaia, Irun,Eskoriatza, Hondarribia edo Donostiako bizilagun diren pertsona batzuen bizitzahistoriak bilduko ditugu.

Aurkezten dugun istorio bakoitza berezia eta paregabea da, pertsona migratuak ere askotarikoak direlako. Bakoitzaren arrazoiak, egoerak eta ibilbidea aldatu egiten dira.

Hala ere, arrazakeria eta gorroto-diskurtsoak hainbat modu eta intentsitatetan

agertzen dira beren bizi-esperientzietan.

Annass, Carolina, Eduardo, Elena, Faback, Hafsa, Liz, Maddi, María Elena, Alicia Karina, Moussa, Norma, Silvia, Silas, Taliska eta Aída ere beren ametsak gauzatzen saiatzeko ausardia partekatzen dute.

Etiquetak: