Aiza Kultur Elkartea.- Osasungitza unibertsala dela entzun dugu eta halaxe esan izan digute azken hamarkada luzeetan. Urteak aurrera joan hala osasungintza publikoaren kudeaketa ereduak zer esan handia eman du.
Zerbitzuaren pribatizazioak geroz eta indar handiagoa hartzen ari den honetan hausnarketa eta eztabaida sakon bat merezi duelakoan gaude. Hau honela Nekane Jurado eta Manel Ferránek eskeiniko diguten hitzaldira gonbidatzen zaitugu. Apirilak 28 osteguna, arratsaldeko 19tan Hondarribiko Kultur Etxean.
NEKANE JURADO
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta Zientzia Aktuarial eta Finantzarioan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Sailean lan egin zuen erretiroa hartu arte. Argitaratu dituen liburuen artean hauxe azpimarratu nahi dugu “Independencia, de reivindicación histórica a necesidad económica”.
MANEL FERRÁN
35 urtetatik hona familia medikua da. Irungo Erdialdeko Anbulategiko Zuzendaria eta (semFYC) Espainiako Familia eta Komunitateko Medikuntza elkarteko aholkularia.
- 330 irakurketak
- Castellano