AKE Aiza Kultur Elkartea.- Ordu t´erdiko solasaldi honekin Baztan Ibarreko ERDIZ BIZIRIK Plataforma eta Hondarribiko AKE Aiza Kultur Elkarteak antolatuta, Martxoak 9 arratsaldeko 19,00etan Hondarribiko Kultur Etxeko 103.gelan Landa-Eremuaren Defentsan izeneko solasaldia eskeiniko dute.
Honen bidez Baztanen duela hamabost urtez kaleratutako meatzaritza proiektu mehatxagarria eta Nafarrroako Gobernuak onartutako diseinuzko legalitatearen bitartez (PSISa) "MAGNA" (Magnesitas de Navarra) enpresak orain ere burutu nahi duela salatu nahi dugu.
Horrek, Baztango landa lehenbiziko sektorea pairatzen ari den egoera larria areagotuko luke zeinak sektorea bera desagertaraztera eramanen lukeela.
Nola ulertu ekosistemaren zaurgarritasunari lotutako sektore ekonomikoa halako eraso oldarkorraz zigortzea? Europa 2000 sarea, Interes amankomuneko espaziotzat izendatuta den lekuan eta gainera Nafarroako gobernuko PSN-PSOEk, Geroa Baik eta Navarra Sumak emandako aldeko botoez premiatzen dute Nafarroako gobernuari proiektua Foru Intereseko Inbertsio gisa izendatzea.
Proiektu honen aurkezpenaren azpian talka egiten dute askotariko interesak, batzuk legalak eta ongi hornituak (Magna enpresakoak) eta bertzeak alegalak eta zilegiak (lekukoarenak). Batzuek bilatzen dute emaitzen kontuan saldo baikorra inbertitzaileei eskaintzeko, besteak, aldiz, saiatzen dira bertan bizi jarraitzen non ekonomia, azienda eta jendearen ongizatea, lurraren zaintzan eta osasunean datzan.
- 122 irakurketak
- Castellano