Erakusketa Kabigorrin: Rudy

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Urtarrila 19, 2023 - 19:30 -tik Larunbata, Otsaila 25, 2023 - 23:00 -ra

cartel

Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa kultur etxeak, Rudyren obraren zati bat aurkezten du. Erakusketa,sortu berri diren hamabi koadrok osatzen dute.

Erakusketak "BIDASOAN IBIALDI" izena du. Doako sarrera da eta urtarrilaren 19tik otsailaren 25era arte bisita daiteke, ostegun, ostiral eta larunbatetan, arratsaldeko 7:00etatik 10:00ak arte.

Rudyk – berakoa (Nafarroa) eta Irunen bizi dena – Bidasoako eskola zaharraren ñabardura nabarmenak ditu. Txiki‐txikitatik hasi zen bere jarduera piktorikoa. Erakusketak, 80ko hamarkadaren erdialdera, pixkanaka hasi ziren.

Rudyk dio: "Nire ingurune hurbilenarekin maiteminduta, Bidasoaren azken zatiaren edertasuna munduari erakustea nire helburua da. Horregatik, nire obran Nafarroako, Gipuzkoako eta Iparraldeko txokoak agertzen dira. Paisaiaren eta haren osagaien behaketa zehatza egiten dut. Horregatik, bizitza ikusten dudan bezala margotzen dut".

Etiquetak: