Erakusketa Kabigorrin: Txoriak begibistan

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku
Data: 
Osteguna, Abendua 5, 2024 - 19:30 -tik Ostirala, Abendua 13, 2024 - 23:30 -ra

Txoriak begibistan

Erakusten diren argazkiak Josemari Gimonenak dira, bere inguru hurbilean ateratakoak.

Josemari Itsas Enara Ornitologia Elkarteko eta ASAFONAko (Asociación aragonesa de Fotógrafos de la Naturaleza) kidea da. Berak aitortzen du nola jaio zen hegaztien argazkigintzarekiko zaletasuna: "ehiza-giroan bizi nintzen, eta ni neu beste bat gehiago nintzen. Urteekin ez nintzen ondo sentitzen horrekin. Asko erreparatzen nien hegaztiei, haien kantuei, haien desberdintasunei.Behin lagun batek Canonn FTB kamera bat utzi zidan eta txoriei beste modu batean 'tiro egiteko' aprobetxatu nuen. Animalia etorritako tokitik joaten zela jakitea pozgarria zen".

Etiquetak: