Non:
Lakaxita, Anaka kalea, Irun
Data:
Asteazkena, Azaroa 12, 2025 - 18:00
Goazen elkarrekin espazio kolektibo honi kaña ematera.
Zer egiteko?
- joskintzari buruzko oinarrizko ezagutzak ikasteko eta partekatzeko
- arropa tuneatzeko
- konponketak egiteko
- sortzeko
- ehun hondakinei bigarren bizitza bat emateko
Esperimentatzeko eta disfrutatzeko gogoz etorri, eta bide batez, jo dezagun eredu iraunkorrago baterantz.
Interesatua egonez gero, baina ezin bazara bertaratu, jar zaitez harremanetan gurekin.
EZ DA INOLAKO JARRERA SEXISTA, LGTBIAQ+ EDO ARRAZISTARIK ONARTUKO!

