Parean Elkartea.- Emeki eta Parean elkarteek elkarlanean antolatzen ari diren “Generoa ohituretan dantzan” hitzaldi sortaren bigarren saioa izango da eta Lorea Agirre, Uxue Alberdi eta Elurre Iriarte arituko zaizkigu hizlari lanetan.
Emeki eta Parean elkarteek elkarlanean antolatzen ari dren “Generoa ohituretan dantzan” hitzaldi sortaren bigarren saioa izango dugu larunbatean, goizeko 10.00tatik aurrera. Euskara eta euskal kultura genero praktiken eta feminismoaren argitan aztertzeko eta eraldatzeko saioa izango da eta Lorea Agirre, Uxue Alberdi eta Elurre Iriarte arituko zaizkigu hizlari lanetan.
Lorea Agirre euskal kulturaren eta generoaren arteko harremanaz arituko zaigu eta ondorengo biek, batak, espazio publikoan emakumeak dantzarako eskubidearen auzia landuko du; eta, besteak, bertsolaritzaren genero azterketa zolia egingo digu.
Saloaren xedea, gurean, kultura adierazpideek genero praktikekin duten harremana aztertzea da eta feminismoaren argitan eraldaketa irudikatzea.
“Generoa ohituretan dantzan” hitzaldi sortan, Emeki eta Parean elkarteek sustatuta, ohituren eta tradizioen bizi berritzeaz aritzen gara. Gure sustraiak diren hainbat usadio ekarriko ditugu oholtzara eta gaur egunera iritsi arte izan duten bilakaera aztertuko dugu gonbidatu ezberdinen eskutik.
Hitzaldi hauen xedea, ikuspegi ezberdinetatik begiratuz eta egitasmo ezberdinak gertutik ezagutuz, begirada zabaldu eta eztabaidarako plaza bat sortzea da.
Lehen saioa ekainen izan zen eta orduan euskal dantzek izan zuten bilakaera izan genuen aztergai. Tradizioa mantenduz eta aldi berean, gaurkotuz gurera nola ¡ritsi diren aztertu genuen Der Araolaza, dantzari eta antropologoarekin eta generoaren ikuspegia begirada ezarriz.

