Datorren ekintzak

"Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora", Itaiak antolatutako hitzaldia larunbatean

Data: 
Larunbata, Martxoa 6, 2021 - 17:30
Non: 
Palmera Montero gunea

Martxoaren 8an kalera ateratzeko deia egin du Itaiak, "Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu" lelopean. Aldez aurretik,  martxoaren 6an, "Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora" izeneko hitzaldia antolatu dute. Solasaldia larunbatean izango da, 17:30ean Palmera Montero gunean.

Larunbatean, EH Bilduren ponentzien aurkezpena Irun eta Hondarribian

Data: 
Larunbata, Martxoa 6, 2021 - 10:30
Antolatzen du : 
EH Bildu

M6 Herri Batzarra

EH Bildu Bidasoa.- Larunbat honetan, martxoak 6, goizeko 10:30ean, EH Bilduk Herri Batzarra egingo du II. Kongresuko ponentziak Irunen eta Hondarribian aurkezteko. Bizi dugun egoeraren eraginez era telematikoan egingo den batzarrean, Garikoitz Mujikak, EH Bilduko zuzendari nagusiak, ponentzia politikoa eta ponentzia organizatiboa aurkeztuko ditu.

Martxoak 4. Euskal zaintza sistema unibertsal, doako eta kalitatezkoaren alde

Data: 
Osteguna, Martxoa 4, 2021 - 19:00
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun

nondago diru publikoa osasun

Sortu Irun.- Martxoaren 4ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sindikatuek (LAB, ELA, CCOO eta ESK) greba eguna antolatu dute Gizarte Zerbitzuetan. Adineko zentroetako langileak, aniztasun funtzionalaren eremuan lan egiten dutenak, esku-hartze sozialeko langileak, adin txikiko zentroetakoak, etxeko langileak edota etxez etxeko laguntza ematen duten langileak daude grebara deituak.

Martxoak 4 kapitalaren aurka zaintzako langile eta herritarren lanaren aitortaza: Bizitza eta zaintza zentroan

Data: 
Osteguna, Martxoa 4, 2021 - 19:00
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Behe Bidasoko Eskubide Sozialen Karta

2_Zaintza lanak aitortu_karta soziala_M4

Zaintza sistema publiko eta kalitatezko baten alde. Mobilizazio herritarrera deialdia

Behe Bidasoko Eskubide Sozialen Karta.- Heldu den martxoaren 4an, zaintzan oinarritzen diren sektoreek greba eguna dute berriz. Euskal Herriko sindikatuen artean batasuna dago (ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK). “Zaintza lanen aitortza, ORAIN!. Zaindu zaintzen gaituena” lelopean aterako dira.