Datorren ekintzak

Manifestazioa abenduaren 28an, Irunen

Data: 
Astelehena, Abendua 28, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Abendua 29, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Manifestación pensionistas

Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Datorren astelehenean, abenduaren 28an, hileko azken astelehean egiten den bezala, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio baterako de1aldia egin du. Manifestazioa 12:00etan abiatuko da San Juan plazatik eta Colon ibilbidetik, Luis Marianoko atzealdetik, Aldapeta kaletik, eta berriro Colon ibilbidetik pasa ondoren, San Juan plazara bueltatuko da.

Errepresioaren kontra, elkartasun keinu bat

Data: 
Osteguna, Abendua 24, 2020 - 18:30
Non: 
Mosku
Antolatzen du : 
Mosku bizirik

MOSKU_BIZIRIK Konzentra 28-21-2020

Mosku Bizirik.- Azken hamarkadetan, irungo txoko gorri izan delako, errepresioaren jo-mugan izan da Mosku eten-gabean. Honen izpiritu errebeldea makurrarazteko kolpeak etengabe, berriz ere “Urdanibia” izan dadin. Giza-legearen bizitza mirabe eta anodinoa gurtzen duen hiri gris honetan, aske izan nahi izatea arriskutsua izan daiteke. Gorri izatea, feminista izatea eta batez ere, kalea auzo-bizitzarako erabili eta aldarrikatzea garesti atera daiteke. Konkretuki: 751 eta 1500 € artean.

Pentsiodunen mugimendua datorren astelehenean, hilak 21, berriro bilduko da

Data: 
Astelehena, Abendua 21, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Abendua 22, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

concentracion pensionistas sept 2020

Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Irungo pentsiodunei dei egiten dizuegu datorren abenduaren 21ean (astelehena), 12:00etan, San Juan plazan biltzeko.

"Hezkuntza plazara" larunbatean, hilak 19, Irunen

Data: 
Larunbata, Abendua 19, 2020 - 18:00 -tik Igandea, Abendua 20, 2020 - 17:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Hezkuntza plazara Ekimena

Hezkuntza plazara Ekimena

Hezkuntza plazara Ekimena.- Hezkuntza plazara Ekimena, hezkuntza komunitateko kideok pandemiaren testuinguruan bizi dugun egoeraz kezka eta premia larria gizarteratzeko sortu da. Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetako irakasle, guraso, ikasle eta eskoletako bestelako langileek osatzen dugu ekimena.

Sindikatuek, alderdi politikoek eta eragile sozialek elkarretaratzeak deitu ditugu larunbaterako, “Bateragune auziko” erabakiari erantzuteko

Data: 
Larunbata, Abendua 19, 2020 - 12:00 -tik Igandea, Abendua 20, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza, Irun

Demokrazia

Hainbat eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dugu larunbatean, 12:00etan, herri guztietan antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko, “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren kontra.