Datorren ekintzak

Astelehenean, martxoak 9ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Martxoa 9, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Martxoa 10, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Cancentración Movimiento Pensionistas Bidasoa 27/01/2020Jakinarazi nahi dizuegu datorren martxoaren 9an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.

Martxoak 8 eskualdean, "Aurrean izango gaituzuelako"

Data: 
Igandea, Martxoa 8, 2020 - 11:30
Non: 
Hendaia, Irun eta Hondarribia
Antolatzen du : 
Bidasoko Asanblada Feminista

Rueda prensa 8MBeste urte batez Bidasoako Asanblada Feminista kalera aterako da, esparru guztietan emakumeok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko eta ikusarazteko.

2020ko martxoaren 8 honetan ez da greba orokor feministarik deitu, jaieguna denez, baina ez da su-eten bat, antolatzen jarraitzen dugu, gure borrokan jarraitzen dugu eta gero eta gehiago gara eta indartsuagoak.

Elkarretaratzea datorren larunbatean, hilak 7, Europako politika lotsagarri eta gizatiarra salatzeko

Data: 
Larunbata, Martxoa 7, 2020 - 12:00 -tik Igandea, Martxoa 8, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Irungo Harrera Sarea

Concentración  7 de marzo de Irungo Harrera Sarea Irungo Harrera Sarea.- Europar Batasunak gerra deklaratu die migranteei. Guk harrera eta bakearen lurraldea aldarrikatzen dugu.

Datorren larunbatean, martxoak 7 eta goizeko 12etan, Irungo San Juan plazan biltzera deitzen ditugu herritarrak EB eta estatuen ibilbide lotsagarri eta gizagabea salatzeko.