Datorren asteartean, urriak 13, goizeko 10:30etan, Donostiako Ernest Lluech Kultur Etxean, ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataformak bere hirugarren asanblada orokorra egingo du.
Izurritea medio, aurtengo martxoko itxialditik daramagu Kabigorriko Bertso-Gaurik antolatu gabe. Osasun egoera alde ez badugu ere, 2020-2021 ikasturtea hastearekin batera bertso gauak antolatzen berritik hasteko hautua egin dugu Kabigorrik eta Irunabarrek.