Ostegun honetan, uztailak 2, 19:00tan Hondarribiko EH Bilduk hauteskundeetako ekitaldi nagusia antolatu du San Pedro kalean, Yola berri eta Enbata arteko plazatxoan. Ekitaldian luxuzko bi hizlarik parte hartuko dute: Oihana Etxebarrieta legebiltzarkide eta hautagai Hondarribitarra eta Juan Karlos Izagirre, EH Bilduren bozeramailea Batzar Nagusietan.
Aste honetan Hondarribian gertatutako eraso matxistari erantzunez, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek eta Emeki Elkarteak hondarribiarrei dei egiten diete gaur (larunbata) 12:00etan Correoseko plazan egingo den elkarretaratzera.
Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeen kontrako indarkeriari ez!
Patxi Ruizek 31 egunez aurrera eramandako gose eta egarri grebek agerian utzi dute kartzelaren benetako izaera hiltzailea eta, hau gizartearen isla izanik, sistemaren benetako aurpegi torturatzailea ere. Presoaren pertsonalitatea apurtzea da kartzelaren helburua, jende obedientea eta irizpiderik gabekoa sortzea.