Asteazkenean Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen
Patxi Ruizek gose eta egarri grebako zortzigarren eguna betetzen du gaur. Hurkoei egindako deian bere borroka berretsi du eta bukaerara arte joateko prest dagoela esan du. Egunak pasatu arren, konbikzio eta koherentzia osoz hitz egiteko gai izan da.
Azpimarratzekoa da Jesus Hernandez buru duen Zuzendaritzarekin biltzera eraman eta bere bizitzaren kontrako mehatxuak egin zizkiotenetik, kartzelako ezein arduradun ez dela Patxirekin hitz egitera hurbildu.

Kontzentrazioa larunbatean, hilak 16, 20:30ean Irungo San Juan plazan burutuko da (eraman maskara eta eskularruak)

