Datorren 24an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.
Kemen Dantza Taldea.- Euskal Herriko herri inauteri bat plazaratuko du Kemen Dantza Taldeak larunbatean, otsailaren 22an, hamaikagarren urtez, dagoeneko. Nafarroako Lantz herriko inauteriaren txanda izango da aurtengoan. Alde batetik, Lantzeko Inauteriko hainbat dantza prestatu ditugu: Lantzeko zortzikoa, muxikoak, karrika dantza etab. Dantzez gain, eta Nafarroako herrian egiten den moduan, Lantzeko Inauterietan egiten den antzerkia plazaratuko dugu. Horretarako, bertako pertsonaia guztiak kaleratuko ditugu: Miel Otxin, Txatxoak, Ziripot, Zaldikoa, eta Perratzaileak.