Jakinarazi nahi dizuegu datorren abenduaren 9an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.
Era berean, egun horretan bertan (abenduaren 9a) azken aukera izango da Gasteizera autobusez joan nahi dutenentzat izena emateko. Horrela, mahaiak ere jarriko ditugu apuntatu ahal izateko.
Badoa ikasturtea aurrera eta badator bigarren Kabigorriko bertso gaua ere. Azaroaren 7an izango da 19:30ean hasita.
Bertan ariko dira kantuan Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia hendaiarrak, Oihana Bartra bilbotarra eta Julen Zulaika zarauztarra. Saioaren gidaritza Oinatz Mitxelena irundarrarena izango da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Iker Altuna hendaiarraren bitartez.