Datorren ekintzak

Zezenketekin bukatzearen aldeko manifestazioa Donostian

Data: 
Asteazkena, Abuztua 14, 2019 - 18:00 -tik Osteguna, Abuztua 15, 2019 - 17:55 -ra
Non: 
Donostiako Bulebarrea
Antolatzen du : 
Donostia Antitaurina Orain, Askekintza eta Eguzki

Cartel contra las corridas de toros en Donostia, agosto 2019Abuztuaren 14an egingo den manifestazio antotaurinoan parte hartzeko deia

Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik.- Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Horren ondorioz, aurreko legealdia Illunben zezenak hiltzen hasi zen, eta, zoritxarrez, legealdi berria ere horrelaxe hasiko da, alkateak eman zuen hitza jan egin duelako. Izan ere, donostiarrok zezenketen inguruan dugun iritzia errespetatzeko hitza eman zuen, baina, donostiar gehien-gehienok udal instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra gaudela konstatatu duenean, ez du bete, eta zezenketak sustatzen jarraitu eta jarraitzen du.

Frankismoan errepresaliaturiko emakumea, Moskuko jaietako paseo historikoaren hizpide

Data: 
Asteazkena, Abuztua 14, 2019 - 18:00 -tik Osteguna, Abuztua 15, 2019 - 17:55 -ra
Non: 
Moskun
Antolatzen du : 
Moskuko Jai Asanbladak antolatu du, Su Txikian, Parean eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteen laguntzaz

Frankismoan errepresaliaturiko emakumea, Moskuko jaietako paseo historikoaren hizpide1.936: emakume borrokalari eta errepresaliatuak gogoan paseo historikoa burutuko da Moskuko jaien barnean. Mertxe Tranche historialariak gidatuko du saioa eta bertan faxismoari aurre egin eta haren errepresioa jasan zuten emakumeen bizia errepasatuko da.

Moskuko Jaiak, 9etatik - 15etara

Data: 
Ostirala, Abuztua 9, 2019 - 00:00 -tik Osteguna, Abuztua 15, 2019 - 23:55 -ra
Non: 
Mosku
Antolatzen du : 
Moskuko Jaiak Asanblada

Moskuko Jaiak 2019 KartelaUrtero legez, abuztuaren erdialdean Mosku jaiak ospatzen dira. Aurten 9tik 15era izango dira. Kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, bazkariak... izango dira. Hemen duzue informazio guztia. Gora Moskuko Bestak!!