Datorren ekintzak

Astelehena, ekainak 24, Pentsionisten manifestazio berria Irunen

Data: 
Astelehena, Ekaina 24, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Ekaina 25, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT)

Concentración pensionistas Plaza Sanjuan, IrunGaur 24an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.

"Gipuzkoarrok G7 EZ! Bestelako mundu bat sortzen!" Manifestazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Ekaina 22, 2019 - 17:00 -tik Igandea, Ekaina 23, 2019 - 16:55 -ra
Non: 
Easo Plazatik, Donostia
Antolatzen du : 
Donostiako G7 EZ! Plataforma

Manifestación contra el G7 en DonostiaDonostiako G7 EZ! Plataforma.- Datorren larunbatean Donostian G7ak sinbolizatzen duen munduaren aurka mobilizatuko gara, bestelako mundu bat eraikitzeko bidean Gipuzkoatik egin dezagun ekarpena. Gero eta autoritario eta gerrazaleago diren aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura dagoen sistema iraunarazteko bilduko dira Miarritzen munduko 7 potentziak.