2006tik Caracasen (Venezuela) bizi den Agustin Otxotorena enpresari errenteriarrak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 3an Irungo Hazia kultur elkartean.
Chavismoaren eta Nicolas Maduro presidentearen babesle sutsua da Otxotorena, eta herrialde latinoamerikarrak egun bizi duen egoerari buruz hitz egitera etorriko da Irunera.
Hitzaldia 19:30ean hasiko da Hazian (Peña kalea 8, Irun).
Maiatzaren 3an, ostiralean, Urdanbia Berriko auzoelkartera hurbiltzen den herritar orori #BDSKm0 proiektuaren inguruko informazioa helaraziko zaio #BDSKm0 proiektua aurrera doa, eragile, zahar egoitza, guraso elkarte eta eskoletako jantokiekin biltzen. Apirilatik ekainera bitarte bilera erronda luzea dute eta baita hitzaldiak ere, hala nola, datorren maiatzaren 3an Urdanibia Berrin izango dena.
Badoa ikasturtea aurrera, eta badator maiatzeko Kabigorriko bertso-gaua ere, ekainekoaren faltan, ikasturteko azken aurrekoa. Maiatzaren 2an izango da, 19:30ean hasita.