Datorren otsailaren 21ean, ostegunez, 19.00tan, Parean elkarteak ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentala proiektatuko dugu Oiasso museoan. Dokumentala euskaraz den arren, gaztelerazko azpitituluak izango ditu eta kontziliazioan laguntzeko asmoz, haurtxokoa egongo da.
Martxoaren 8ko grebarako asanbalada deialdia. Datorren asteazkenean hilak 20 arratsaldeko 5etan Santiagoko Auzo Elkarteko egoitzan. Deialdi hau bidasoaldeko emakume guztiei zuzendua dago, bakarka nahiz kolektibo ezberdinetako partaide bezala.
Aurten ere, eta hamargarrenez, Euskal Herriko herri baten inauteria plazaratuko dugu Irungo kaleetan. Kemen dantza taldeko dantzari eta musikariak eta bere harrobi guztia, 200 parte hartzaile baino gehiagoko konpartsa osatuz.
Ekimena, inaute larunbatean egingo dugu, martxoaren 2an alegia.